Erdella Mendizale Taldea !
Elorrioko mendizale taldea 1.958. urteko maiatzaren 30ean jaio zen Intxorta Mendizale Taldea izenarekin.
Egoitza San Pio X kalean, 16. zenbakian kokatua zegoen eta mendiko irteerak Kotxero tabernan zuten hasiera eta amaiera. Orduko lehendakaria Doroteo Eguren zen.
1.970. urteko ekainaren 3an Intxorta Mendizale Taldea eta Durangoko Alpino Tabira Mendizale Taldea klubaren funtzionamendua hobetzeko asmoz elkartu egin ziren, baina emaitzak ez ziren espero bezain onak izan.
1.973. urteko uztailaren 2an gaur egungo Erdella Mendizale Taldea sortu zen, eta lehenengo lehendakaria Alejandro Mendizabal Gallastegi izan zen.
Ordutik aurrera klubak hainbat mendiko ekintza egin ditu eta bere bazkideei zerbitzu desberdinak eskaini dizkio. Hala nola, mendiko materialaren alokairua, EMF eta FEDME kirol lizentzien tramitazioa.
Anima zaitez, klubetik pasa, gurekin harremanetan jarri eta ekintza desberdinetan parte hartu.
Gure planetaren lurralde hotz altuetan,
zerumugaren marra kurbatzen denean,
arnasa bera ere nekez hartu
eta begirada lausotzen zaigunean,
une horretan bertan
gure barne gogoetak tontor biluziak direnean
zarata ankerraren lainozko itsasoan,
hortxe azalduko zaigu
norberaren izate biluzia,
zerizanaren jario iraunkor hutsa.